Laguntza Menua

sustatu
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila

Emakumeak mendiaren gailurrean. Gizona telefonoz hitz egiten.
 
 
 
 
 
 
Hasiera > Bitartekoak > Testa

Edukia

Test honen helburua zure ekintzaile ezaugarriei buruz orientatzea da.

Testa ondo egin ahal izateko, esaldi bakoitza "1"etik "6"ra ebaluatu behar duzu. "6" jarri behar duzu esaldiak zure nortasuna zehatz-mehatz deskribatzen badu, eta "1" zure ezaugarriekin bat ez badator. Puntuazio eskalak kategoria hauek ditu:

  • 1 = Guztiz desados
  • 2 = Nahiko desados
  • 3 = Zati batean desados
  • 4 = Zati batean ados
  • 5 = Nahiko ados
  • 6 = Guztiz ados

Ahalik eta zintzoen erantzun behar duzu, emaitzak zure errealitatearekin bat etor daitezen eta ondorio baliagarriak atera daitezen.

TESTA

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
Lotsatuta sentitzen naiz negozioetan arrakasta handia duten pertsonekin nagoenean.
Gogor lan egin dut, beti, lehenengoetarikoen artean egoteko.
Negozio bat suspertuko duten ideia berriak pentsaraztea da benetan motibatzen nauena.
Ondo sentitzen naiz ni parte naizen taldeak edo erakundeak hobeto funtzionatzeko zerbait egiten dudanean.
Nire ustez, profesional on bat izateko gogor lan egin behar da.
Sarritan, aldaketa edo ziurgabetasun egoerak eragiten ditut.
Nire ustez, arrakasta dutenak ni baino hobeto moldatzen dira negozio-batzarretan.
Lan bakoitza ahal bezain zehatz egiten dut.
Asko gustatzen zait gauza berriak eta ezohikoak egitea.
Ondo sentitzen naiz nire lana hobetu ahal izateko gogor lan egin dudanean.
Enpresa-arazo bat ondo konpondu ahal izateko, garrantzitsua da denbora luzea eta ahalegin handia ematea horretan.
Bat nator "Arriskatzen ez duenak, ez du irabazten" esaldiarekin, eta normalean praktikan jartzen dut.
Nirekin lan egiten duten pertsona gehienak baino gutxiago sentitzen naiz.
Zerbait nahi badut, gogor lan egiten dut lortzeko.
Gozatu egiten dut lehendik dauden ideietarako ikuspuntu berriak bilatzen.
Harro sentitzen naiz nire ohiko jardueretan lan on bat egiten dudanean.
Desanimatu egiten naiz emaitzak lortzeko denbora luzea eskatzen duen zerbait egiten dudanean.
Nire dirua inbertitzen dudanean, errentagarritasun gehien eman diezadakeen zerbaitetan inbertitzen dut, eperako gordailu batean egin beharrean, arrisku handiagoa izan arren.
Ez nago ziur nire ideia eta gaitasunekin.
Normalean ondo egiten dut niri dagokidan lana inplikatuta nagoen edozein proiektutan.
Normalean, gauzak egiteko era berriak esploratzea gustatzen zaien lankideak bilatzen ditut.
Nire denboraren zati handi bat ematen dut nire proiektuen etorkizuneko premiak aztertzen, edozein baliabide esleitu baino lehen.
Inoiz ez dut irauten denbora luzea lan zail batean.
Arrisku-egoerak izugarri gustatzen zaizkit eta beldur gabe egiten diet aurre.
Hobeto pasatzen dut lan zailak egiten, lan errazak egiten baino.
Sarritan lanak era original batean egiten ditut.
Harro nago lortu ditudan helburuekin.
Niretzat ez dira eragozpen ezaguna ez denak dakartzan ziurgabetasuna eta arriskua.
Zerbaitek eragin behar didanean, ahal dudan guztia ikasten dut horretaz.
Ondo sentitzen naiz helburu dudana lortzen dudanean.

Iturria: "Ekintzaileen profila neurtzeko tresna" . Ibañez, A. (2006): ESTE-Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Campusa. Asun Ibañez-ek egindako txostena Bizkaiko Foru Aldundiarentzat.

 

Balidaketak

  • Imprimatu Imprimatu
  • Harremana Harremana
  • Web Mapa Web Mapa